Beste eduki batzuk

 

 

 

 

Alboan

Mugikorrak jasotzeko ekimena ALBOANen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruko ekintzetako bat da (www.tecnologialibredeconflicto.org)

Kanpaina horren bidez, teknologia-kontsumoaren, mineralen erauzketa eta legez kanpoko merkataritzaren, gatazka armatuen eta giza eskubideen urraketaren arteko konexioa ikusarazi nahi dute.

Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdetik hasi gara gu. Han, gerratik ihesi joandako pertsonei laguntzen ari gara, zeina gure teknologiarako beharrezkoak diren mineralen legez kanpoko merkataritzak finantzatzen baitu.

Hiru modutan har dezakete parte pertsonek eta erakundeek:

- Sinaduren bidez, Europar Batasuneko legedian eragiteko, sarean lan eginez beste erakunde batzuekin.

- Diru-laguntzak emanez, finantzatzen ditugun ekintza humanitarioetako proiektuei laguntzeko.

- Mugikorrak emanez. Ekintza horren bidez, arazo honi buruzko kontzientzia zabaldu nahi dugu, bai eta ingurumena babestekoa ere, eta birziklatu eta proiektuetarako diru pixka bat berreskuratu.

Hezkuntzako proposamen bat ere badugu, ikastetxeetan lantzen ari garena.

Gora itzuli ^

HP Omen

Gipuzkoa Encounterrek programa bete-betea eskaintzen die parte-hartzaile guztiei. OGSeries etik, abangoardiako makinak jarriko ditugu zuen esku, jokoaren esperientzia hobetzeko.

Gainera,  HP Omen 17" eta Omen Xprobatu ahal izango dituzu,  HP produktuak biak ere, eta  Intel teknologiadutenak. Lehiatzeko eremuetan eta OGSeries-eko freeplayetan dituzu.

 

"HearthStone-ko lehiaketa irekia"

 

Gora itzuli ^

ModPC

 

Bilboko informatika-denda honek, zeina onlineko salmenta ere egiten baitu, integrazio eta gaming eskaintza onenak jarriko ditu aurten ere bisitari eta erabiltzaile guztien eskura.

Gipuzkoa Encounterreko parte-hartzaile guztiek galde diezaiekete, konpromisorik gabe, beren ekipoen matxurei edo haiekin dituzten arazoei buruz.

Hemen kontsultatu ditzakezue eskaintzak eta produktuak:

www.modpc.com/eventos 

 

Gora itzuli ^

Wuautech

 

Joko eta esperientzia hiperrealistak, eta instalazio handiak, zeinetan nahasten diren errealitatea, errealitate birtuala, fisikoa eta digitala.

Esperientzia paregabeak dira, barnean egotearen sentsazioa eta bestelako sentsazioak handitzeko diseinatuak.

Desplazamendua oinez egiten da, aginterik eta osagarririk gabe.

Sentitu haizea hegan zoazela, euria, beroa......

 

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch