Catering Larrea

Aurten ere Gipuzkoa Encounterren catering zerbitzua izango dugu.

Txartel baten erreserba estranetetik egingo da. Ordainketa konfirmatua duzuenok aukera bat gehiago izango duzue estranetean erreserbei dagokien atalean bono bat eskatu ahal izateko.

Catering txartela eskatzeko azken eguna martxoak 6 da.

 

2 modalitate eskaintzen dizkizuegu:

- 4 eguneko Txartela (ostegun afaritik igande bazkarirarte): 55,00€

  • Osteguna: Afaria
  • Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
  • Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
  • Igandea: Gosaria+Bazkaria

- 3 eguneko Txartela (ostiral afaritik igande bazkarirarte): 45,00€

  • Ostirala: Afaria
  • Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
  • Igandea: Gosaria+Bazkaria

 

Aukeratutako modalitatearen ordainketa partyan egin beharko da.

 

Gosari, bazkari eta afarirako ezarritako ordutegietan erabili ahal izango dira.

Gosaria: 9:30 - 11:00

Bazkaria: 13:30 - 16:00

Afaria: 20:30 - 23:00

 

Gosarirako Colacao edo kafea, opil bat eta zukua emango da.

Bazkari eta afarirako lehen platerra, bigarrena, ogia eta postrea emango da.

 

Menu mota:

  • Lehenengo platera:

Eltzekoa: Dilistak, garbantzuak, babarrunak,…

Barazkiak: Porrupatata, purea,…

Makarroiak tomatearekin

Era askotako entsaladak: misto, pasta,…

Zopa

Paella

  • Bigarren platera:

Saltxitxak patata-purearekin

Haragi-bolak tomatearekin, saltsan

Oilasko errea, gisatua,…

Bakailaoa ajoarriero erara

Arraia arrautzaztatua

Solomoa piperrekin

Biribilkia

  • Postrea:

Etxeko flana

Jogurta

Fruta

Era askotako tartak

twitter facebook flickr youtube instagram twitch