Zatoz

PARTY GUNEA:

 

Noiz

2018ko Martxoaren 9tik 11ra

Non

Tolosako Usabal Kiroldegian

Helbidea:

Usabal 25 A
20400 Tolosa

Nola heldu

Kotxez:
Nazional 1-eko 434 irteera

GPS koordenadak:
N43.12929º W2.07946º

Argibide gehiago:
Tolosako Udalaren web orria bisita ezazu

Gainera, Azkon eta Barton-ek mapa bat prestatu dute Tolosako leku interesgarriekin.

Gora itzuli ^

Akreditazioa

Akreditazioa 8an (osteguna) 16:00tan hasiko da, eta 11n (igandea) 17:00tan bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Osteguna 8
16:00 22:00
Ostirala 9
10:00 22:00
Larunbata 10
10:00 22:00
Igandea 11
10:00 17:00

Gora itzuli ^

Atseden-lekuari buruzko informazioa

Aurten, lo egiteko tokia Laskorain Ikastolan egongo da. Usabal kiroldegitik 3 minututara.

‘Usabal Kiroldegia-Laskorain Ikastola’ arteko ibilbidea

Bi zona egongo dira; zona bat eraikinaren kanpoaldean berotze sistema izango duen karpa batean, eta barruko zona bat eraikinaren azkenengo solairuan. Erabiltzaileak heltzeko ordena jarraituz banatuko dira, zona bakoitzaren edukieraren arabera.

Ikastolan hortarako egongo diren atseden guneetan lo egin ahal izango da, 8ko gauetik hasita 10eko gauerarte. Barrutia 11an utzi beharko da partya bukatutakoan, beraz egun hortan ezin izango da bertan lorik egin.

Partehartzaile bakoitzak eman beharko du bere materiala (lozakua, zerria edo koltxoneta).

Toki arazoak direla eta, ahalik eta leku gutxien erabil dezazuen eskatu beharrean ikusten dugu gure burua:

- Ezin izango da inongo kanping dendarik jarri.

- Erabiliko diren koltxonetak ahalik eta tamaina txikienekoak izan behar dute. Koltxoneta dobleak erabili ahal izango dira, baina soilik bi pertsonen artean partekatzen badira. 

Ezin izango da Arau orokorretan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten koltxonetarik jarri, baldin eta antolakuntzak arrazoi justifikatu batengatik onartu ez badu.

Denok gure eskaerari jaramon egin ezkero leku arazorik ez izatea espero dugu, eta zuen laguntza aurretik eskertzen dizuegu.

Gora itzuli ^

Dutxa zerbitzua

Dutxak Usabal Kiroldegian egongo dira erabilgarri, party-a ospatuko den kantxaren ondoan.

Gora itzuli ^

Eguneko sarrerak

Gipuzkoa Encounter-ean izateko bi modu daude: 3 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu (ordenagailuarentzako lekuarekin edo ordenagailuarentzako lekurik gabe izan daitekeena), edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

Gora itzuli ^

twitter facebook flickr youtube instagram twitch