OpenGunean emango diren tailerren berri emango dizuegu.
TAILERREN ORDUTEGIA*
Ostirala, martxoak
10:30 - 12:15 Datuen analisia negozio adimenarekin
12:30 - 14:15 Hercules: ipini z/OS-dun Mainframe bat zure PCan
16:30 - 18:15 Zibersegurtasunari buruzko gomendioak Enpresa Txiki eta Ertainetarako eta autonomoentzat
Larunbata, martxoak 10
10:00 - 11:50 Bit:bot robota, Micro:bit plakaren bidez
12:00 - 13:50 Ledak programatzeko lantegia
16:00 - 17:50 Bit:bot robota, Micro:bit plakaren bidez
18:00 - 19:50 Ledak programatzeko lantegia
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
Datuen analisia negozio adimenarekin
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Inés Pascual Iglesias
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea
Tailerraren deskribapena:
Dibulgazio hitzaldia, merkatuan gaur egun dauden terminoak argitzeko eta kokatzeko (Data Scientist, Data Mining-Datu meatzaritza, Machine Learning, Deep Learning, Spark, Haddop, Cloudera, Smart Cities, Gauzen Interneta, 4.0 Industria, ...). Adibideekin garatzen da. Ondoren, BI-Negozio Adimeneko tresnak erabiliz datu eredu bat sortzen da. Dax lengoaia erabiltzea datuak sortzeko eta tratatzeko. Enpresa baten datuak aztertzea eta txosten grafiko interaktiboak automatikoki lantzea, arriskuak antzemateko, datuak segmentatzeko, aginte taulak-dashboardak erraz diseinatzeko, argitaratzeko eta informazioa partekatzeko.
Zer publikori dago zuzendua?
Beharrezko datuak bisual eta interaktiboki aztertu behar dituen pertsona orori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Mondragon Unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta aholkularia. Informatikako ingeniaria eta Big Data eta BIko Programa, Deustuko Unibertsitatean eskuratuta. Enpresei eta profesionalei Big Data eta Business Intelligenceko soluzioen inplementazioaren gainean etengabeko prestakuntza ematen espezializatuta.
Ordutegia: Ostirala, martxoak 9, 10:30-12:15
Hercules: ipini z/OS-dun Mainframe bat zure PCan
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Urtzi Larrieta Alvarez
Tailerraren deskribapena:
Helburua: Mainframe sistema bat eta haren sistema eragilea (z/OS) ezagutaraztea. Ekipo horiek kontrolatzen dituzte zenbait enpresa handi, balore-merkatu, banku eta abarren ekonomia eta datuak, eta, normalean, herritar arruntak ez ditu eskura izaten. Mainframeei buruzko sarrera-hitzaldi bat emango da, IBM 3270 saio baten hastapenak aztertuko dira, eta BATCH lan bati ekingo diogu, bai eta haren aurrerapenak eta emaitzak monitorizatuko ere.
Zer publikori dago zuzendua?
Mainframe sistemek barrutik nola funtzionatzen duten jakin nahi duen edonori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Hamar urte baino gehiago da Mainframe sistemetako teknikari diharduela; Euskal Encounter antolatzen laguntzen du, eta, urte askoan, ekitaldi horren sistemetako zerbitzuak kudeatzen zituen Mainframe bat eramaten eta instalatzen zuen.
Web: http://www.mainframecorner.com
Ordutegia: Ostirala, martxoak 9, 12:30 - 14:15
Zibersegurtasunari buruzko gomendioak Enpresa Txiki eta Ertainetarako eta autonomoentzat
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Jesús Lizarraga
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea
Tailerraren deskribapena:
Zibersegurtasuna elementu kezkagarria da jada enpresa eta profesional askorentzat Jardunaldi honetan egun dauden arriskuak eta gure burua babesteko abian jarri ditzakegun neurriak aztertuko ditugu. Eraso horietako askok datu galera handiak eragin ditzakete edo datuen konfidentzialtasunari kalte egin. Zer egin behar dut segurtasunari lotutako gorabeheraren bat pairatzen badut? Ekiditea baneukan? Antibirusak balio al du zerbaitetarako? Erasorik ohikoenak ikusiko ditugu banan-banan, bai eta eraso horiek ekiditeko teknikarik egokienak ere.
Zer publikori dago zuzendua?
Gailu informatiko eta interneteko erabiltzaleei zuzenduta. Zibersegurtasunarekin arduratuta dagoen pertsona orori eta gaur egungo arriskuak zeintzuk diren eta hauek nola txikiagotu daitekeen jakin nahi dutenentzat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Ingeniari Teknikoa da Euskal Herriko Unibertsitatetik (EHU), Informatikako Ingeniaria Mondragon Unibertsitatetik (MU) eta Konputazioko Masterra (M.Sc.) Staffordshireeko Unibertsitatetik (Erresuma Batua). Horrez gain, CISCOren CCNAko trebatzaile homologatua da. 1992an Goi Eskola Politeknikoaren Informatika Departamentuan sartu zen (MGEP).
Gaur egun, MUren Goi Eskola Politeknikoaren Telematika Arloa koordinatzen du. Mondragon Unibertsitateko zibersegurtasuneko arduraduna eta Zibersegurtasuneko Masterraren koordinatzailea ere bada. Gradu ondoko kurtsoetan egiten dituen ikasle lanekin batera enpresei prestakuntza eta aholkularitza ematen die. Gaur egun zaintza, monitorizazioa eta komunikazioak dira bere lan arloak.
Web: https://www.mondragon.edu/profesionalak/zibersegurtasunean-masterra/
Ordutegia: Ostirala, martxoak 9, 16:30-18:15
Bit:bot robota, Micro:bit plakaren bidez
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Euskara
Hizlariak: Eñaut Mendiluze eta Urko Ubarretxena
Enpresa: Camp Tecnológico
Tailerraren deskribapena:
Tailer honetan, Micro:bit plakaren bidez programatuko dute parte-hartzaileek. Robota kontrola daiteke haren bidez. Osatzen den programaren bidez, helmugara bideratuko dute robota eta argiak kontrolatu, hainbat modutara eta kolore desberdinak erabiliz.
Zer publikori dago zuzendua?
Zortzi urtetik gorako gazteei.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Eñaut Mendiluze informatikaria da eta Camp Tecnológicoko hizlaria; robotikako eta programazioko mintegiak ematen ditu.
Urko Ubarretxena informatikaria da eta Camp Tecnológicoko hizlaria; robotikako eta programazioko mintegiak ematen ditu.
Web: https://camptecnologico.com/
Ordutegia: Larunbata, martxoak 10, 10:00-11:50 eta 16:00-17:50
Ledak programatzeko lantegia
Lekua mugatua da, beraz, aldez aurretik izena eman behar da hemen.
Hizkuntza: Euskara
Hizlaria: Eñaut Mendiluze eta Urko Ubarretxena
Enpresa: Camp Tecnológico
Tailerraren deskribapena:
Argi-, kolore- eta mugimendu-efektuak sortzea da lantegi honen xedea. Blokekako programazioaren bitartez, led bakoitza kontrola daiteke, denbora eta koloreak esleitu, eta zenbait efektu sortu led-zerrenda batean.
Zer publikori dago zuzendua?
Zortzi urtetik gorako gazteei.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Eñaut Mendiluze informatikaria da eta Camp Tecnológicoko hizlaria; robotikako eta programazioko mintegiak ematen ditu.
Urko Ubarretxena informatikaria da eta Camp Tecnológicoko hizlaria; robotikako eta programazioko mintegiak ematen ditu.
Web: https://camptecnologico.com/
Ordutegia: Larunbata, martxoak 10, 12:00-13:50 eta 18:00-19:50