Tailerrak bi zati ditu: lehenengoan, parte-hartzaileek argi-ezpatak egingo dituzte; bigarrenean, berriz, ezpata horiek erabiliz borroka egingo dute, binaka eta talde handiagoetan, Star Wars unibertsokoen modura. Argi-ezpatek PVCzko eskutokia dute (han doa ezpataren elektronika) eta PVCzko tutu zuri garden bat, barnean led-zerrenda bat daramana. Erositako ezpaten aldean, hauek gogorragoak eta merkeagoak dira, eta, beraz, borroka egiteko erabil daitezke.
Zer ikasiko dugu tailerrean? Tailerra egiteko, ez da berariazko jakintzarik behar aldez aurretik. Material ia guztia prestatuta dago mihiztatzeko. Zulagailuak edo Dremela erabiliko da PVCa zulatzeko. Eztainuarekin soldatzen erakutsiko zaie parte-hartzaileei.
Zailtasun-maila: txikia
Iraupena: 50-60 minutu
12 urtetik gorakoentzat da.
Aurretiazko ezagutzarik ez da behar.
Ez du inolako kosturik erabiltzailearentzat.