Mario Kart 8 Delux

Kultuko saga honen zortzigarren emanaldiaren bertsio berria, Nintendo Switch-entzako esklusiboa. Jokagarritasun klasikoari zenbait hobekuntza gehitu dizkiote, hala nola zirkuituetan grabitatea erabiltzea eta item berriak. Dibertsioa, maskorrak eta platanoak, nahi adina.

 

Bertsioa: Nintendo Switch v1.4.0

Araudia

8 jokalarik osatutako taldetan/kanporaketetan egingo da lehiaketa. Hau da prozesua:

  • Taldeak eta jokoaren ordutegia ekitaldiaren intranetean argitaratuko dira.
  • Taldeko kideek kontsolen eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • Lau kontsola egongo dira, eta haririk gabe jokatuko da: pertsona bat kontsola bakoitzeko (Nintendo Switch eramangarri moduan).
  • Honela egingo da kanporaketa: Multzo bakoitzeko 2 jokalari onenak sailkatuko dira.

○ 4 zirkuitu jokatuko dira modu aleatorioan; hau da, zirkuitu aleatorioa bozkatu behar da.

○ Lehiaketak aurrera egin ahala, 8 zirkuitura zabalduko da jokoa (azken faseetan).

○ 150 cm3-ko GPa

○ Objektu normalak.

○ Pertsonaien eta ibilgailuen mugarik gabe.

○ Ekiporik gabe

○ CPUrik gabe

Portaera-eta joko-arauak

○ Etenaldiak. Oro har, ezin dira egin. Jokalari batek jokoa gelditu beharra badu ezinbestean, beste jokalariei jakinarazi behar die, etena egin aurretik.

○ Bug-ak eta Glitche-ak. Ezin dira erabili.

Oharrak

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch