Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music, GIF, Laburmetraia)

Intranetean eman dezakezue izena jarduerarako.

Partyan, compo-ak eta gaia pantaila bidez jakinaraziko dira, interesa dutenek, Intranetera sartu eta parte hartzeko aukera izan dezaten.


FASTLABURMETRAIA

Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu. Iraupena, 3 minutu gehienez izan beharko da. Jakin ezazue segundu batzuk gehiago luzatu dezakezuela baina lehendabiziko 3 minutuak bakarrik baloratuko direla. Bereziki balioetsiko dugu originaltasuna, eta ez dago aitzakiarik alde horretatik, bideorako milioika aplikazio doako dabiltzalarik munduan barna...

Mantenduko dugu gaia emandako kategoria ere; jakinaraziko dizuegu intranetean jarduera aktibatzen den bezain pronto. Gogoratu: zuen ekoizpena ez bada gai horren ingurukoa, edo lehendik egina baduzue edo etorkizunean Goya saria irabazteko modukoa bada... bidal dezakezue Film Laburrak kategoriara.

OHARRA: Azpititulu integratuak jartzea derrigorrezkoa da.

MUSIKA

24 ordu emango dizkizuegu gaueko isiltasuna baliatzeko zuen grabazioetan; gaia izan daiteke erritmo bat, bideo bat, edo batek daki nondik etor daitekeen inspirazioa.

2D

Ordubete speed paint bat egiteko; orri zuriaren erronka! Gaia intraneteko spoilerrean agertuko da esandako orduan.

3D

Ordubete modelatzeko, esandako orduan intraneteko spoilerrean agertuko den gai batekin.

GIF

Aukera bikaina aurreko kategorietako bakar bat ere kontrolatzen ez duzuenontzat, irudimentsuak bazarete eta ideiak baldin badituzue; mugikorra eskuan, bilatu eszena bat amaierarik gabe begiztan errepikatzea mereziko duena... Edo nola troleatu lagunak eta eszenatokiko jendea, gogoak ematen dizulako.


Zuen ekoizpenak Intranetera igo beharko dituzue. Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 

Antolatzaileek izendatutako epaimahai batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch