Wild Compo

Onartuko diren formatuak: MPEG, DIVX, Ogg Theora, Matroska (mkv) edo h264, bideo bat bada.

Talde edo egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Lanen luzera librea den arren, beharbada lehen 4 minutuak soilik erakutsiko dira, denbora-murrizpenen ondorioz.

Intranetaren bidez aurkeztutako lanak soilik onartuko dira, gehienaz ere, USB giltza baten bidez kontrol gunean.

Zer da lehiaketa honetan aurkez daitekeena? Nolabait esateko beste lehiaketetan sartzen ez den guztia. Esate baterako, 3D animazioak, human demoak, flash demoak, C64 demoak, Playstation edo beste hainbat plataformetakoak. Burura datorkizuen guztia, baina, arau bakarra beteko duena: demoszenarekin zerikusia izatea edo lan kreatiboa izatea.

Ekoizpenak musika izan dezake, baina ez du egile-eskubiderik izan behar, edo egilearen berariazko baimena izan behar du, erabili ahal izateko.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch