Gustura margotuko zenuke zerbait horma batean, baina ez dituzu eskuak zikindu nahi? Arazorik ez! Errealitate birtualeko atalean, "Kingspray Graffiti VR” marrazkiko softwarea probatu dezakezu, eta denoi erakutsi zenbat balio duten zure marrazkiek. Parte-hartzailerik ausartenen lanek lehiaketa batean parte hartuko dute, eta hainbat sari irabazteko aukera izango dute.
Lehiaketaren oinarriak
Gipuzkoa Encounterreko parte-hartzaileen dohain artistikoak ikusiko dira. Horretarako, “Kingspray Graffiti VR” aplikazioa erabiliko da (hori erabiltzen da zenbait elementuren gainean egiten diren adierazpide artistikoetarako: adreiluzko horma baten gainean, tren-bagoi batean edo zementuzko horma zahar baten gainean margotzeko, adibidez).
Parte-hartzaileek edozein unetan egin dezakete beren lana, partyak iraun bitartean, gero epaileek puntua dezaten, betiere izena erregistratu baldin badute dagokion jardueraren zerrendan.
Parte-hartzaileek hamar minutu izango dituzte gehienez beren lana egiteko. Bukatu ondoren, ekipoan gorde, eta esportatu egingo da, gero editatzeko.
Hilaren 10ean (larunbata), 16:00etatik 18:00etara bitartean, aplikazio hau esklusiban erabili ahal izango dute parte-hartzaileek 2 orduz, margotzeko aukera izan dezaten partyan bertan margotzerik izan ez badute.
Antolakuntzako zenbait kidek osatutako epaile-talde batek epaituko ditu lanak. Epaile-talde horrek ikusgai dauden lanak puntuatuko ditu.