Lehen Urratsak Lehiaketa-Robotikan: Minisumo

Gustuko duzu robotika?, gustatuko litzaizuke Espainiako Robotika Ligan lehiatzea?

Zure lehen lehiaketa-robota muntatzea eta programatzea proposatzen dizugu. Robotikako espezialistak izango dituzu laguntzaile, eta guztiz Open Source izango den robot bat sortzen lagunduko dizute. Programazioan eta elektronikan lehen urratsak eman eta LNRCko hasiberrien probetan lehiatu ahal izango zara (kategoria: Ikasleak / Aldizkako Eraikitzailea).

Tailer horretan, borroka-robot bat muntatu eta programatuko dugu, eta harekin lehiatuko gara (minisumo kategoria). Arduino-n oinarritua izango da, 3Dn inprimatua, eta erabat Open Source (Open Hardware + Open Software). Ikasiko dugunarekin, zeure lehiaketa-robota diseinatu, eraiki, hobetu eta pertsonalizatu ahal izango duzu.

Tailerra amaitutakoan, gustuko baduzu, zure robota eskuratu ahal izango duzu; bestela, jakingo duzu nondik hasi!

 

OHARRA: Tailerrean portatil batzuk egongo dira, baina zure portatila ekarri dezakezu.

Irakaslea:  Iván Bermejo (IBEROBOTICS)

Ordutegia: Martxoak 9, ostirala, 17:00etan (iraupena: 240 minutu).

twitter facebook flickr youtube instagram twitch