Larunbatean, 18:00etatik aurrera, lasterketetako droneen Euskadiko lehenengo lehiaketa birtuala egingo da. E.D.R Euskadidroneracing.com elkartearen eta drone-arloaren arteko elkarlanaren emaitza da lehenengo lehiaketa ofizial hau: piloturik onenek zenbateraino diren trebeak igorgailu bateko agintea erabiltzen erakutsi beharko dute, zirkuitu birtual zirraragarri batean.
Arauak:
- Velocidrone drone-lasterketen simulazioko softwarean hartzen du oinarri lasterketak.
- Hauek dira ekitaldirako aukeratutako agertokia eta lasterketa:“Agertokia: Coastal; Zirkuitu pertsonalizatua: HDR-FloatersExtreme”. Deskargatzeko prest Velocidroneko zirkuituen editorean, edo esteka honetan: https://1drv.ms/u/s!Aqn5RgP8SyXKg59Q68fwrjKN574Afw
- Sailkapeneko txandetan, 3 jira eman beharko dizkiote pilotuek aukeratutako zirkuituari, eta pilotu bakoitzaren denborarik onena hartuko da aintzat.
- Rates eta Expo aukerak bakarrik alda ditzakete pilotuek. Lasterketa hasi aurretik, konfigurazioa erakutsi beharko diote antolatzaileetako bati. Lehiakideek kameraren angelua eta ikuseremua pertsonaliza ditzakete igorgailuan.
- CPilotu guztiek sailkapeneko jira egin ondoren, 8 edo 4 onenak aukeratuko dira (denboraren eta parte-hartzaileen arabera), finalean lehiatu daitezen lehen postua lortzeko, bai eta saria lortzeko ere (100 € eta lehiakideei irabazi izanaren poza).
- Finalaurrekoa eta finala 4vs4 lasterketa bat izango da, guztiak batera parte hartuz zirkuitu berean.
- Antolakuntzak eskubidea izango du araudia edo funtzionamendua aldatzeko, egoki baderitzo; aldaketen berri eman behar die pilotuei.
Izen-ematea:
Bidali mezu elektroniko bat zure izen-abizenekin Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera, larunbateko 15:00ak baino lehen.
Hamasei urtetik beherakoa baldin bazara, adierazi mezu elektronikoan, eta baimen-formularioa bidaliko dizugu. Antolakuntzari entregatu behar diozu dokumentu hori, beteta eta sinatuta.