Modding-a: interiorismoa

Party guztiko PCrik dotoreena daukazula uste duzu? PCaren barruko xehetasun guzti-guztiak zaindu dituzu? Diseinu berezi-berezia egin diozu? Hauxe duzu, orduan, zure lehiaketa! Berdin zaigu nolakoa den kanpotik; barrukoa de benetako edertasuna.

  • PCaren barrualdeari erreparatuko dio lehiaketak; kanpoaldea ez da kontuan hartuko.
  • 2 aukera
    • “Pro-Gamer” diseinua. Diseinu zaindu, garbi eta ordenatuko makina guztiak sartuko dira lehiaketan (likido edo aire bidezko hozte-sistema). Custom diseinuek puntu gehiago lortuko dituzte.

       

    • Originala: Ohiz kanpoko diseinuak. PCaren barrualdeari forma ematen dioten eta PCa makina huts batez haragoko zerbait bihurtzen dutenak sartuko lirateke hemen.

       

Araudia:

  1. Gipuzkoa Encounter-eko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
  2. Izen-ematea Gipuzkoa Encounter-en intranetaren bidez egingo da.
  3. Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
  4. Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza.
  5. Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
  6. Pc bera aurreko encounter batean aurkeztu bada eta podiumera iritsi bada, 10 puntu kenduko zaizkio zenbaketa osoan (aurten lehenengo aldia da beraz ez da aplikagarria).
  7. Pc-a encounter batean podiumera iritsi bada, ezin izango da hurrengo urteetan aurkeztu. Aldaketa nabarmenak egiten ez bazaizkio behintzat.
  8. Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:

    Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.

    Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti.

    Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.

    Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie.

    Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.

    Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:

    Positiboak Negatiboak Simetrikoak
    Originaltasuna Garbitasuna Kableen antolamendua
    Worklog-a Osagaien funtzionamendua Aire bidezko hoztea (airflow)
    Argiztapena   Metakrilato/plastikozko lanak
    Hozte-sistema pertsonalizatua

     

    Metalezko lanak
    Sleeve kableatua   Beste material batzuekin egiten diren lanak
    Berrikuntza   3D inprimatze / CNC fresatzeko makinako lanak
    Elektronika / Robotika   Pintura-lanak
    Beste elementu batzuen integrazioa   Binilo-lanak
    Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika   Lan digitala
  9. Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara: parte hartzen ari den talde bateko kideek ezin izango dute parte hartu banaka; eta, era berean, talde batek ezin izango du parte hartu kideetako bat banaka parte hartzen ari bada. Taldeka parte hartuz gero, taldekideen izenak jakinarazi behar zaizkio antolakuntzari.
  10. Parte-hartzaileek bertan egon beharko dute puntuazio-fasean, epaimahaiak egiten dituen galderei erantzuteko.
  11. Parte-hartzaile bakoitza Intranetera sartu beharko da izena ematera.
  12. Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
  13. Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
  14. Antolatzaileak jarriko dira harremanetan parte-hartzaile bakoitzarekin, eta ordu bat esleituko diote, ordu horretan antolatzaileek bera dagoen lekuan egin dezaten ekipoaren ebaluazioa.
  15. Parte-hartzaile guztiek onartzen dituzte Interiorismo lehiaketaren baldintzak eta arauak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch