Ikasi nahi duzu dron hau muntatzen? Bada, eman izena dronak muntatzeko gure tailerrean.
Bost laguneko taldeetan jarrita, koadrikopteroak muntatzen, konfiguratzen eta kalibratzen lagunduko dizuegu.
Eta erakutsiko dizuegu egituraren zati desberdinak mihiztatzen, eta motorrak, erreguladoreak, bideo-transmisioko sistemak seinale-hargailuak eta zuen drona hutsetik hasita osatzeko behar duzuen guztia muntatzen.
Elementu hauek izango dituzue taldeetan:
- Frame S500 o F450
- 4 motor
- 4 ESC 30A erreguladore
- Kit osoa: kontroladorea + GPSa + APM edo DJI NAZAn oinarritutako telemetria
- RX hargailua
- Bideo-transmisorea
- Kamera
- Bateria
Dronaren osagai guztiak muntatu ondoren, oinarrizko konfigurazioa eta kalibrazioa egingo ditugu, eta, hala, bere lehen hegaldia egiteko prest utziko dugu.
Hiru orduko tailerra izango da, eta hiru-bost laguneko taldeak osatuko dira.
Lekurik ez badago, eman izena itxarote-zerrendan. Antolatzaileek beretzat gordetzen dute zerrenda horretan izena emanda daudenentzat bigarren tailer bat osatzeko eskubidea, horretarako baldintza egokiak izanez gero.